Zer da klaustroa?

EHUko Unibertsitate Klaustroa unibertsitate-komunitatearen ordezkaritza-organo nagusia da. Errektoreak, idazkari nagusiak, gerenteak eta beste 240 klaustrokidek osatzen dute. Unibertsitateko sektore desberdinak daude bertan ordezkatuta, eta EHUren bizitza instituzionalarekin, unibertsitate-gobernantzarekin eta kontu-ematearekin lotutako gai garrantzitsuak jorratzen dira.