Nola funtzionatzen du?

Klaustroa bileretan elkartzen da EHUren intereseko gaiak aurkeztu, eztabaidatu eta aztertzeko. Klaustrokideek galderak eta argibide-eskaerak aurkez ditzakete ezarritako epeetan. Unibertsitate-komunitateak dokumentazioa, gai-zerrenda, egindako galderak eta emandako erantzunak kontsulta ditzake. Errektorea da Klaustroko burua, eta idazkari nagusiak Klaustroko idazkari lanak egiten ditu.