Laguntza

Batzarra erakunde bateko kideen talde bat da, aldian-aldian biltzen dena erakundearen arlo edo esparru jakin bati buruzko erabakiak hartzeko.

Batzarrek bilerak egiten dituzte, batzuk pribatuak eta beste batzuk irekiak. Irekiak badira, parte hartzea posible da (adibidez: bertaratzea edukiera badago, gaiak agendara gehitzea, edo organo honek hartutako proposamenei eta erabakiei buruzko iruzkinak egitea).

Adibideak: Batzar nagusia (urtean behin biltzen dena erakundearen ekintza-ildo nagusiak eta bere organo exekutiboak bozketa bidez definitzeko), berdintasun aholku-batzordea (bi hilabetean behin biltzen dena erakundearen genero-harremanak hobetzeko proposamenak egiteko), ebaluazio-batzordea (hilabetean behin biltzen dena prozesu baten jarraipena egiteko) edo berme-organoa (gorabeherak, gehiegikeriak edo erabakiak hartzeko prozedurak hobetzeko proposamenak biltzen dituena) batzordeen adibideak dira.

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza eta Komunikazioa

Komunikazio arloa · Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

Zure proposamena egin!

Batzar honi buruz

EHUko komunikazioari buruzko informazioa: eginkizunak, taldea, egoitzak, kontaktuak, planak eta baliabideak.

Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko Errektoreordetzaren gune honek EHUko Komunikazio arloaren eginkizunak, antolaketa, arreta eta baliabideak biltzen ditu.

Unibertsitateko komunitateari eta komunikazio-zerbitzuekin harremanetan jarri nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Erakunde-informazioaz gain, topaketak eta ekarpenak egiteko guneak eskainiko dira, deialdiak egiten direnean.

Kontsultatu Komunikazio Bulegoa eta Errektoreordetzaren erakunde-fitxa.

Ekintzaren xedea

Komunikazio arloaren informazioa eskuratzen laguntzea eta unibertsitateko komunikazioa hobetzeko ekarpenak jasotzea, parte hartzeko kanalak gaitzen direnean.

Barne-antolaketa

Arloak unibertsitateko komunikazioa antolatzen du Komunikazio Bulegoaren, hiru campusetako taldeen eta ikastegiekin eta EHUko beste organoekin duen koordinazioaren bidez.

Osaera

Estitxu Garai Artetxek zuzentzen du Errektoreordetza. Gune honetako informazioa Komunikazio Bulegoan eta haren arlo teknikoetan oinarritzen da.

Erreferentzia: EHU_S-ASSE-2026-10-27