Laguntza

Batzarra erakunde bateko kideen talde bat da, aldian-aldian biltzen dena erakundearen arlo edo esparru jakin bati buruzko erabakiak hartzeko.

Batzarrek bilerak egiten dituzte, batzuk pribatuak eta beste batzuk irekiak. Irekiak badira, parte hartzea posible da (adibidez: bertaratzea edukiera badago, gaiak agendara gehitzea, edo organo honek hartutako proposamenei eta erabakiei buruzko iruzkinak egitea).

Adibideak: Batzar nagusia (urtean behin biltzen dena erakundearen ekintza-ildo nagusiak eta bere organo exekutiboak bozketa bidez definitzeko), berdintasun aholku-batzordea (bi hilabetean behin biltzen dena erakundearen genero-harremanak hobetzeko proposamenak egiteko), ebaluazio-batzordea (hilabetean behin biltzen dena prozesu baten jarraipena egiteko) edo berme-organoa (gorabeherak, gehiegikeriak edo erabakiak hartzeko prozedurak hobetzeko proposamenak biltzen dituena) batzordeen adibideak dira.

AA Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU)

Adimen Artifizialeko Unitatea

Zure proposamena egin!

Gune honi buruz

Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritzaren barruan, Adimen Artifizialeko Unitatea arduratzen da Adimen Artifizialeko soluzioak unibertsitateko prozedura eta zerbitzuetan txertatzea bultzatzeaz, kudeaketa optimizatzeko eta EHUko erabiltzaileei esperientzia hobea eskaintzeko.

Adimen Artifizialeko Unitatearen helburu espezifikoak EHUn honako hauek dira:

  • AAaren sarrera segurua, etikoa eta arduratsua sustatzea kudeaketan, irakaskuntzan eta ikerketan

  • Unibertsitate-komunitatean AAaren erabiltzearekin lotutako aukerak eta arriskuak ebaluatzea

  • EHUn AA erabiltzeko politika definitzea

  • Unibertsitateko kolektiboentzako AA arloko prestakuntzak sustatzea

  • Prozedura eta zerbitzuetan AA soluzioak integratzeko bideragarritasuna aztertzea

  • Unibertsitateko zerbitzu digitaletan txertatzeko sortzen ari diren teknologia berriak ebaluatzea

  • AAri buruzko informazioa eguneratuta mantentzea unibertsitateko erabilera eta sarbidearen barruan

  • AAri buruzko eztabaidak eta topaketak sustatzea

Erreferentzia: EHU_S-ASSE-2026-11-36