Laguntza
Batzarra erakunde bateko kideen talde bat da, aldian-aldian biltzen dena erakundearen arlo edo esparru jakin bati buruzko erabakiak hartzeko.
Batzarrek bilerak egiten dituzte, batzuk pribatuak eta beste batzuk irekiak. Irekiak badira, parte hartzea posible da (adibidez: bertaratzea edukiera badago, gaiak agendara gehitzea, edo organo honek hartutako proposamenei eta erabakiei buruzko iruzkinak egitea).
Adibideak: Batzar nagusia (urtean behin biltzen dena erakundearen ekintza-ildo nagusiak eta bere organo exekutiboak bozketa bidez definitzeko), berdintasun aholku-batzordea (bi hilabetean behin biltzen dena erakundearen genero-harremanak hobetzeko proposamenak egiteko), ebaluazio-batzordea (hilabetean behin biltzen dena prozesu baten jarraipena egiteko) edo berme-organoa (gorabeherak, gehiegikeriak edo erabakiak hartzeko prozedurak hobetzeko proposamenak biltzen dituena) batzordeen adibideak dira.
Ikasleentzako Argibide Zerbitzua
Ikasleentzako Argibide Zerbitzua
Gune honi buruz
Ikasleentzako Argibide Zerbitzua (IAZ) Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzaren mende dago, eta EHUko hiru campusetan dago.
Gure helburua informazioa eta orientazioa ematea da unibertsitate aurreko ikasleei, unibertsitatean dauden ikasleei, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei eta EHUko unibertsitate-ikastegiei.
Horretarako, orientazio-ekintzak garatzen ditugu, bai unibertsitate aurreko ikasleentzat, unibertsitate-ikasketak aukeratzeko prozesuan lagunduz, bai unibertsitateko ikasleentzat, beren ikasketen garapenean.

Erreferentzia: EHU_S-ASSE-2026-11-35