Laguntza
A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.
Partaidetza-prozesuen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.
proposamenaBOTO ELEKTRONIKOAREN ARAUDIA
EKARPENAK
Prozesu honi buruz
Euskal Herriko Unibertsitateko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrak aurreikusten du hauteskunde-prozesuak prozedura elektronikoen bidez egin ahal izatea. Zehazki, arautegiak xedatzen du botoa hautestontzi elektronikoan edo bide telematikoaren bidez emateko, aldez aurretik errektoreak beharrezko baliabide teknikoak daudela egiaztatu eta baimendu beharko duela, bortxaezintasunaren, botoaren bakartasunaren, pribatutasunaren, egiaztagarritasunaren eta irisgarritasunaren printzipioak bermatzeko. Horretarako, Gobernu Kontseiluak garatzen duen araudia bete beharko da.
Boto elektronikoa arautzen duen indarreko araudia 2011n onartu zen. Ordutik, hainbat hauteskunde-prozesu prozedura elektronikoen bidez egitean pilatutako esperientziak agerian utzi du araudia berritzeko beharra dagoela, haren aplikazio praktikoan hautemandako beharretara egokitzeko, segurtasun juridikoa hobetzeko, prozeduraren zenbait alderdi sinplifikatzeko eta hauteskunde-prozesuen gardentasunaren, irisgarritasunaren eta garapen egokiaren bermeak indartzeko.
Erreferentzia: EHU_S-PART-2026-09-10