Informazioa eta epeak
Partaidetza-espazio honek EHUko Klaustroaren 2026ko abenduaren 15eko bilkuraren tramitazioa biltzen du. Unibertsitateko kide guztiek kontsultatu ahal izango dituzte dokumentazioa, gai-zerrenda, Klaustroko kideen galderak eta Errektoretza Taldearen erantzunak. Klaustroko kideentzat erreserbatuta dago galderak eta argibide-eskaerak aurkeztea.
Nola funtzionatzen du?
Klaustroko kideek galderak aurkez ditzakete. Errektoretza Taldearen erantzunak argitaratu ondoren, argibideak eskatu ahal izango dituzte galderan bertan iruzkin bat idatzita.
Aurreikusitako egutegia
Galderen aurkezpena: 2026ko abenduaren 2ra arte, egun hori barne.
Errektoretza Taldearen erantzunak: 2026ko abenduaren 10ean argitaratuko dira.
Argibide-eskaerak: 2026ko abenduaren 14ko 09:00ak arte.
BILKURAKO GAI-ORDENA ETA ZEHAZTAPENAK
-
Klaustroko Funtzionamenduko Araudiaren Aldaketa
Araudia
Bozkatuko diren emendakinen zerrenda
Legezkotasun-txostena
2025/2026 ikasturteko Kudeaketa Txostena eta 2026/2027 ikasturteko Eginkizunen Programa aurkeztea.
EHUko Hizkuntza ofizialen eta ez-ofizialen erabilera-planaren aurkezpena.
Aldezlea aukeratzeko prozeduraren inguruko informazioa.
Galde-erreguak.
Bilkura Klaustroko Mahaiak onartutako zehaztapenen arabera egingo da.
Osaera, funtzionamendua eta informazio instituzionala kontsultatzeko: Unibertsitateko Klaustroa.