Laguntza

A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.

Partaidetza-prozesuen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.

proposamena

Klaustroaren 2026ko abenduaren 15eko bilkura

2026ko abenduaren 15eko bilkuraren izapideak

Prozesu honi buruz

EHUko Klaustroaren 2026ko abenduaren 15eko bilkuraren dokumentazioa, galderak, erantzunak eta argibide-eskaerak.

Espazio honetan, EHUko Klaustroak 2026ko abenduaren 15ean egingo duen bilkurari buruzko dokumentazioa eta informazioa biltzen dira, bai eta Klaustroko kideek egindako galderak, argibide-eskaerak eta Errektoretza Taldearen erantzunak ere.

Unibertsitateko komunitate osoak bilkuraren dokumentazioa eta informazioa kontsulta ditzake, gai-zerrenda eta Klaustroko Mahaiak bilkuraren garapenerako onartutako zehaztapenak barne. Halaber, Klaustroko kideek egindako galderak eta Errektoretza Taldearen erantzunak ere kontsulta daitezke. Galderak eta argibide-eskaerak Klaustroko kideek baino ezin dituzte aurkeztu.

Bilkurarako aurreikusitako gaien artean daude Klaustroaren Funtzionamendu Araudiaren aldaketa, 2026/2027 ikasturteko Jarduera Programaren eta 2025/2026 ikasturteko Kudeaketa Txostenaren aurkezpena, eta Euskararen Erabilerarako Plana onartzea.

Kontsultatu, halaber, Unibertsitateko Klaustroaren osaera eta informazio instituzionala.

Erreferentzia: EHU_S-PART-2026-09-6