Eskumenak eta lege-esparrua
Erakundearen eginkizuna eta izaera
Errektoretzak unibertsitatearen zuzendaritza akademikoa eta instituzionala antolatzen du, errektorearen ardurapean. Gobernu Taldearen jarduna koordinatzen du eta akordioak nahiz lehentasun estrategikoak gauzatzea bultzatzen du, organo bakoitzaren eskumenen barruan.
Erakundearen ordezkaritza
Unibertsitatea ordezkatzea botere publikoen, auzitegien, gizarte- eta ekonomia-eragileen eta unibertsitate-sareen aurrean. Akordioak eta hitzarmenak sustatzea, bere eskumenen esparruan.
Zuzendaritza eta koordinazioa
Unibertsitate-politika zuzentzea, Gobernu Taldea koordinatzea eta lehentasun estrategikoak bultzatzea. Taldeko kideak izendatzea eta eskumenak eskuordetzea, araudiari jarraituz.
Kide anitzeko organoak
Unibertsitateko Klaustroaren eta Gobernu Kontseiluaren buru izatea eta haien erabakiak bete daitezen zaintzea. Organo bakoitzak bere eskumenak eta funtzionamendu-arauak ditu.
Ebazpenak eta prozedurak
Ebazpenak ematea eta dagozkion administrazio- eta diziplina-eskumenak baliatzea, indarreko eskuordetzeak eta aplikatu beharreko prozedurak errespetatuz.
Tituluak eta langileak
Tituluak ematea, izendapenak formalizatzea eta Errektoretzari langileen arloan dagozkion jarduketak egitea, lege- eta aurrekontu-esparruaren barruan.
Zeharkako proiektuak
Arloen arteko koordinazioa behar duten erakunde-ekimenak bultzatzea; besteak beste, Osasun Bakarra / One Health / Salud Global eta ongizatearen eta zaintzaren arloko jarduketak.
Komunikazioa eta erakunde-harremanak
Errektoretzaren erakunde-presentzia eta komunikazioa koordinatzea, eskumena duten unitateekin eta Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko Errektoreordetzarekin elkarlanean.