Klaustroko Mahaia

Klaustroko Mahaia Klaustroaren gobernu-organo kolegiatua da. Lehendakaritzaren zuzendaritzapean jarduten du, eta Klaustroa ordezkatzen du hala eskatzen duten ekitaldietan.

Osaera

Klaustroko Mahaiko lehendakaria Errektorea da, edo legez hura ordezten duen pertsona. Errektoreaz gain, ondokoak izango dira Klaustroko mahaiko kideak: Idazkari Nagusia eta Klaustroko kidego bakoitzaren ordezkari bat, kide hautetsiek beren artetik aukeratuak.

Gaur egun, honako kide hauek osatzen dute Klaustroko Mahaia:

  1. Joxerramon Bengoetxea Caballero (Presidentea) -  Errektorea

  2. Leire Garmendia Arrieta (Idazkaria) –  Idazkari Nagusia

  3. Carlos Rodríguez González - Irakasle Iraunkor Doktorea

  4. Jon Azkune Torres - Irakasle Iraunkor Ez Doktorea eta Doktore ez Iraunkorra

  5. Nerea Aramendia Blanco - Bestelako Irakaslea

  6. Désirée Sánchez Ojanguren - TEKAZEL

  7. Bernard de la Hera Carrasquer - Ikaslea

Eginkizunak

Klaustroko Mahaiari dagokio:

  1. Klaustroaren jarduera programatzea eta Lehendakaritzarekin batera bilkuren gai-zerrenda adostea.

  2. Eztabaidak antolatzeko arauak onartzea eta bozketak eta boto-zenbaketa antolatzea.

  3. Lehendakaritzari bilkuren zuzendaritzan laguntzea eta sortzen diren inpugnazioak eta ordena-gaiak ebaztea.

  4. Klaustroaren Erregelamendua interpretatzea.

  5. Bilkuraren akta behin betiko onartutzat ematea, haren edukiari buruzko erreklamazioak ezarritako epean aurkezten direnean.

  6. Klaustroaren erabakien aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoak, eskuordetzaz, ebaztea.

  7. Bilkurak behar bezala garatzeko beharrezkoak diren gainerako erabakiak hartzea.

  8. Klaustroaren barruan egiten diren hauteskunde-prozeduretan Hauteskunde Batzorde gisa jardutea.