Hau batzar pribatua da

Laguntza

Batzarra erakunde bateko kideen talde bat da, aldian-aldian biltzen dena erakundearen arlo edo esparru jakin bati buruzko erabakiak hartzeko.

Batzarrek bilerak egiten dituzte, batzuk pribatuak eta beste batzuk irekiak. Irekiak badira, parte hartzea posible da (adibidez: bertaratzea edukiera badago, gaiak agendara gehitzea, edo organo honek hartutako proposamenei eta erabakiei buruzko iruzkinak egitea).

Adibideak: Batzar nagusia (urtean behin biltzen dena erakundearen ekintza-ildo nagusiak eta bere organo exekutiboak bozketa bidez definitzeko), berdintasun aholku-batzordea (bi hilabetean behin biltzen dena erakundearen genero-harremanak hobetzeko proposamenak egiteko), ebaluazio-batzordea (hilabetean behin biltzen dena prozesu baten jarraipena egiteko) edo berme-organoa (gorabeherak, gehiegikeriak edo erabakiak hartzeko prozedurak hobetzeko proposamenak biltzen dituena) batzordeen adibideak dira.

Unibertsitateko Klaustroa

EHUko kide anitzeko ordezkaritza-organo gorena

Batzorde honi buruz

EHUko Unibertsitate Klaustroa unibertsitate-komunitatearen ordezkaritza-organo gorena da, eta Unibertsitateko parte-hartze, deliberazio eta eztabaidarako gune nagusietako bat. Errektoreak, Klaustroko buru denak, Idazkari Nagusiak, Klaustroko idazkari-lanak egiten dituenak, Gerenteak eta unibertsitate-komunitateko sektore desberdinetako 240 ordezkarik osatzen dute.

Unibertsitateko Klaustroa EHUko gobernu-organo gorena da. Errektoreak, idazkari nagusiak, gerenteak eta hautatutako 240 klaustrokidek osatzen dute. EHUagoran espazio honen bidez informazio orokorra, osaeraren datuak eta deitutako bilkuren izapideak kontsulta daitezke.

Ekintzaren xedea

Honako hauek dira Unibertsitateko Klaustroaren eskumenak:

a) EHUko Estatutuak egitea.

b) Klaustroaren Funtzionamendurako Arautegia onartzea.

c) Beren karguagatik edo beste organo batzuek izendaturik Gobernu Kontseiluko berezko kide ez direnak hautatzea.

d) Campusak sortu, aldatu edo kentzea, Gobernu Kontseiluak proposatuta.

e) Egoki deritzen batzordeak sortzea, Klaustroak berak zehaztutako helburu eta eskumenekin.

f) EHUren plangintza estrategikorako eta hizkuntza plangintzarako oinarriez iritzia ematea, bai eta errektoreak, Gobernu Kontseiluak edo klaustrokideen laurden batek aurkezten dizkioten gai guztiez ere.

g) Estatutuek eta legeria orokorrak ematen dizkioten gainerako eskumen guztiak.

Barne-antolaketa

Klaustroaren Funtzionamenduaren Arautegia honako esteka honetan aurkitu dezakezue.

Esteka honetan eskuragarri duzue 2023 Arautegiak izandako aldaketa.

Erreferentzia: EHU_S-ASSE-2026-09-2